ORHI Frantzia eta Espainiako mugaz haraindiko lurraldeetako hainbat erakundek osatutako partzuergo batek sustatutako POCTEFA europar proiektu bat da.
ORHI Frantzia eta Espainiako mugaz haraindiko lurraldeetako hainbat erakundek osatutako partzuergo batek sustatutako POCTEFA europar proiektu bat da.
INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra programa (POCTEFA 2014-2020)
Berrikuntza e
eta lehiakortasuna dinamizatzea
3 urte
(2018 – 2020)
SAIOLAN – Burua, AZARO Fundazioa, ACLIMA, ADER, AIN, APESA, ESTIA, CCIBPB, CDF OCCITANIE
ORHI proiektuaren helburua POCTEFA lurraldearen nekazaritza eta elikadura sektorearen Ekonomia Zirkularreranzko bilakaeran laguntzea da, enpresen arteko Sinergiak bultzatuz, Irtenbide Berritzaileak bilatuz eta lurraldean inplementatzen lagunduz. ORHI nekazaritzako elikagaien arloko balio-katearen “materia organikoetan” eta “plastikoetan” oinarritzen du bere jarduera nagusia. ORHI proiektuaren izena (Frantzia eta Espainia arteko mugan dagoen gailur bat), proiektuaren mugaz haraindiko izaera islatzen du.
Europar Batasunaren barruan, urtero:
Plastiko horietako % 31 eta % 39 bitartean erraustegira edo zabortegira bidaltzen dira, eta plastikoaren eskaeraren % 6 bakarik dator birziklatutako plastikotik.
Testuinguru horretan, ORHIren erronka gure lurraldeko (Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Pirinio Atlantikoak, Goi Pirinioak, Goi Garona, Ariége eta Ekialdeko Pirinioak) nekazaritzako elikagaien balioko kateen jardueretan “materia organikoaren” eta “plastikoaren” erabilerari efikazia eta efizientzia handiagoa emateko agertoki hobeak sortzen laguntzea da.
POCTEFA proiektuko lurraldeetan materia organikoen eta plasikoen erronka nagusien karakterizazioa.
Lurraldeetako arazo eta aukera komunen detekzioa.
TB eta NEB detektatzea ORHIn parte hartzen duten eskualdeetan zein munduko beste herrialdeetan.
Garatuko diren proiektuen analisia eta aukeraketa.
Proiektuetan laguntzea.
Inplementazioaren inpaktuaren ebaluazioa.
Zure enpresa nekazaritzako elikagaien sektorean badihardu, etaORHI osatzen duten lurraldeetako batean kokatuta badago, hurrengoak eskaintzen dizkiguzu:
Eskualdeko eta mugaz haraindiko tailerrak antolatzea POCTEFA eskualdeen arteko sinergiak sortzeko,
Ingurumena hobetzeko eta enpresen balio ekonomikoa hobetzeko irtenbide berritzaileak identifikatzea,
IIrtenbide berritzaile hauetako 2 inplementatzea ekonomia zirkularra lortzeko POCTEFAren lurraldeetan.
Nekazaritzako elikaduraren sektoreko enpresak: lehen sektorekoak, eraldaketakoak, banaketa eta logistikakoak
Nekazaritzako elikagaien sektoreari irtenbideak eta zerbitzuak ematen dizkieten enpresak
Jarduera berrietan inbertitu (edo aniztu) nahi duten enpresak (ORHIn aurki dezakete tokian inplementatu daitezkeen atzerriko enprese irtenbideetan oinarritutako irtenbideak)
Tokiko agintariak, I+G zentroak, ekonomia zirkularraren sustatzaileak (
ORHIn zure lurralderako praktika egokiak aurki ditzakete)
“Materia organikoa” edota “plastikoa” nekazaritzako elikagaien sektoretik at tratatzen duten enpresak (ORHIn aurki dezakete prozesatzen duten baliabidea sortzen duten enpresekin sinergiak eratzeko aukera)